Aitor Txarterina.
Maratila

Svetlana kronika

2014ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Donostiarako lanak amaituta, furgonetara abiatu nintzen. Blai helduta, pizten ahalegindu eta ezin. Ezin piztu, ezin poztu. Sakelakoa itzalia, gorputza akituegi argi pentsatzeko, autobusera itzulinintzen. Aldamenean begi argiko emakume heldua nuen. Telefonoak jo eta solastu zen. Hasieran ez nuen argi zerabilen hizkuntza zein ote zen. Heldulekurik aurkitu nahian, aditzen jarraitu nuen. Da, Da, bota zuen une batean. amaieran spasiva-ren antza zuen zerbaitekin itzali zuen segapotoa. Errusiarra zen,garai bateko Leningrad,oraingo San Petesburgekoa. Afaltzera zetorrela Iruñera. Gonbidaturik. Paisaiarekin harritzen zen, basoa zela, bailaran ezkutatutako herritxoak, berdea, mendia.

Errusiari buruz mintzatu ginen. Hamar urteren buruan jaioterrira itzuli zen, negu gordinean. Hotza behar zuen dasta. Negua ezagutzen dugunok honen beharra dugu, jakitun ala ez. Lehen Mundu Gerrako irudi batzuk ikusi nituen aspaldi honetan. Alejandro zarraren armada zegoen atseden egoeran, alemanekin talka egiteko prest. Irudi panoramikoa zen. Soldaduan eta zaldiak etzanda edo eserita, kafea egiten, balalaika jotzen. Arras eszena egunerokoa zen. Uzta jasotzen baleude bezala zeuden, elurpean. Malutak motel erortzen zitzaizkien, laztan hotza. Soldaduak axolagabe zeuden elurrarekiko. Jarrerak harritu ninduen.

Gero sukaldaritzan linburtu ginen: Errusiako masaketa enpanadak aipa, eta hemen garbiago jaten zela. Apika. Nik aipatu nion euskaraz sobietar zer nahi duen erran. Eta tarta berri bat asmatu dudala: sobietar ta. Izar gorria erdian, doike.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.