HILBERRIA. Iñaki Mujika

Realaren partiden ahotsa

GORKA RUBIO / FOKU.
Paulo Ostolaza.
2023ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Euskal Herriko —bereziki, Gipuzkoako— kirol kazetaritzaren ahots ezagunenetako bat zendu da: Iñaki Mujika kirol kazetaria hilda topatu zuten larunbatean Hondarribiko (Gipuzkoa) haren etxean. «Arrazoi naturalengatik» hil da, 72 urte zituela. Ibilbide luzea egin du Mujikak kirol kazetaritzan. Ezaguna da 1980ko hamarkadaren erdialdetik aurrera Realaren eta Bidasoaren neurketen kontakizunak egiten zituelako Herri Irratian. Aitzindaria izan zen jardun horretan, eta milaka lagunek jarraitzen zituzten haren emisioak bi talde horien garai loriatsuetan. Aurretik, Madrilen bizi izan zen garai batean, eta Real Unioneko ordezkaria izan zen han. 1979 eta 1983 bitartean, Irungo (Gipuzkoa) futbol taldearen presidente izan zen. Garai hartan, Deia-ren berriemaile izan zen Gipuzkoan, eta Cope irratian ere egin zuen lan. Orduan hasi zen Herri Irratian ere; han, Movida Deportiva saioa zuzentzen zuen, neurketen kontakizunak egiteaz gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.