santi leone
Maratila

Patati patata

2012ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Poetak bezala (Garai heroikoak 5), nik ere ezkerrerako joera daukat. Ez nik uste bezain markatua, ordea. Izan ere, berriki, «literato euskaltzale ekidistante distantzia-ironikoduna» deitu didate Interneten (esaldia ez baduzu sobera ongi ulertu, jakin ezazu, irakurle, hobe dela lehen hitzordu erromantiko batean ez erabiltzea), eta nire independentismoa zalantzan jarri dute (tira, hori guzia ez didate niri zuzenean leporatu, baina zaku horretan sartu naute nonbait). Kritika, jakina, aintzat hartu dut: dilettante hitza gaineratu, eta arrosario bat osatu dut San Lacani otoi egiteko.

Kontua da, Mikel Sotorekin batera, gainera heldu zaigun V. mendeurren batekin sobera ados ez egoteagatik, fantasia historikoaren aurka nagoela, nonbait. Ez dakit, bada. Baina jakin nuke ea mendeurren hori bultzatzen ari direnek zer-nolako aurpegia paratuko luketen jakinen balute beren eginahalak fantasia historikotzat jotzen dutela zenbaitek. «Egiak askatuko zaituzte» jarri zion izenburua, aspaldian, Mikel Soraurenek bere artikulu bati. Eta susmoa dut egia zioelarik, Egia erran nahi zuela.

Nostalgie de la boue deitzen zaio jende sofistikatuenak maiz gauzarik baldarrena bereganatu, onartu eta defendatzeko duen joera horri?

Barkatu, irakurle, gaurko artikulua nahasi samarra ateratzen ari baitzait. Baina ez dut nik errua, musikak baizik. Izan ere, Philippe Katerine aritu naiz aditzen, Patati patata kanta, hortik gaurko nahaste-borrastea. Tira, musika piztuko dut berriz ere: Et patati et patata j'en ai marre de mes ancêtres qui parlent à ma place, et patati et patata...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.