Aitor Txarterina.
Maratila

Ohorea

2014ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Kontzeptu hau aspalditik datorkigu, ez dakit Neolitikotik edo antzinagokoa den. Axola ez da nondik datorren, hala ere. Jakin nahi dut ea oraino kontzeptu hau sustengatzen dugun, baliatzen dugun.

Duintasunarekin elkartzen ahal da, lehendabizi. Krisi ekonomiko larri honetan jende ugariegik dena galtzen du. Bertze behin, DENA (ezer ez, beti eta inoiz ez bezala) ez darabilgu zuzen. Ziur aski etxea galdu du, autoa, bikotea, umorea, lau kilo sardina zahar, aititeren erlojua eta gerra handiko argazkiak. Galera itzela, horixe baietz! Alabaina, burua tente, aldarte lasaia, deus-gertatuko-ez-balitz-bezala jokatuduenez gero, duintasuna eta ohorea dirdiratsu bezain osorik leudeke.

Bizikleta hartu eta munduan barrena alderrai ibiltzea inbidia sortzen du ordutegi bati eskumuturrak loturik dugunon artean. Ez beti, baina. Ene uste apalduan,abentura bila esne marka baten babespean eta morrontzan joatea tristea da. Hagitz. Sosak nonbaitetik atera behar dira, eta labainkorra da, zeharo, gai hau. Poliedrikoa baita. Ekintza abentureroa komertzializatzearekin batera, abenturatik aunitz galtzen du proletarizatzen den bitartean. Batzuetan barregarria da, bertzeetan zorrozki baliatzen dute babes komertziala. Kasu nabarmen zenbaitetan laserra baino zuzenago dabiltza han-hemenka, hautsa baizik ez dute harrotzen, apalak dira, mila kontakizun dute zorroetan, guri eskaintzeko. Adibidez...

Fusilatuen artean usu agertzen da duintasuna eta ohorea. Batzuetan ohorea hildakoen gorpuetan etzaten da hiltzaileen gorputzetatik lurruntzen den lipar berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.