Elikadura. Eko-tik

«Naturala» vs «ekologikoa»

2013ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Ekologikoaren» mistika disolbatzen ari da, berriki hazten ari den «naturalaren» mistikaren menpe. Kontsumitzailearentzat, natural hitzak naturarekin lotutako ezaugarri gehiago ekar ditzake irudimenera. Etengabe naturari egiten zaizkion kalte latzei buruzko informazioa pilatzen ari gara, jakituria eta zentzutasuna alboratzen dituen fanatismotan sartzeko arriskuarekin. Ildo horretatik, zer izan daiteke naturarekiko egokiago, naturaz arduratzen den kontsumitzaile despistatuaren ikuspuntutik, «naturala» den produktu bat baino?

Kontua da zein neurritan dira «naturalak» merkatuan topatzen ditugun produktu «naturalak»? Ekoizpen «naturalentzat» nolabait zentzuduna den definizio bat egitera heldu liteke. Hala ere, zenbat lehengai dira «naturalak» produktu «natural» batean? Eta zenbaterainoko dira «naturalak» erabilitako prozesuak? Nork ziurtatzen du produktuak eta prozesuak «naturalak» direla? Merkaturatzearen ikuspuntutik, non daude «natural» izaera hori zehazten duten irizpideak?

Erosle bati, oharkabean, produktu «natural» baten ezaugarriak eskatuz gero, naturarentzat onuragarriak diren irizpideak izango da erantzuna. Esaterako, osasuntsua —ez toxikoa, pestizida gabekoa, lehengai sintetiko gabekoa—, ingurumena kutsatzen ez duena —esaterako, C02 emisio gutxikoa—, energia aurrezlea —bertoko ekoizpena—, bizitzarekiko begiruneduna —biodibertsitatea, ongarri kimiko gabea, bidezko merkataritza—eta abar.

Baina, ez al dira ba horiek, eta baita beste gehiago ere, «nekazaritza ekologiko» ereduaren ezaugarriak?

Argi dago produktu «naturalak» erosteko orduan, ezjakintasunak eta erosketa inpultsiboak zeresan handia daukatela; nor da, ordea, ezjakintasun horren arduradun nagusia? «Ekologikoak»lo geratu gaitezke eta trena galtzeko arriskuan gaude. Ikerketek erakutsi dute kontsumitzaile gehienek ez dutela «ekologikoaren» esanahia ezagutzen. Sektore ekologikoa ez da gai izan oraingoz ereduaren abantailak era egoki eta zabal batean jendarteratzeko; ondorioz, kontsumitzaileari zaila egiten zaio «ekologikoa» vs «naturala» balio erlatiboetan azterketa egitea.

Eskaintza gabezia nekazaritza ekologikoaren zelaian dago, eta merkaturatzaile zuhurrek berehala bete dute ekologikoaren lekua «natural» eta bestelako trikimailu eskasekin, baina ez horregatik merkeagoak.

Natural hitzak ez du behar inolako publizitaterik: berehala burura datorkigu «sintetiko» edo «artifizialaren» kontrakoa dela; ondorioz, naturala ona da zuretzat. Beste aldetik, ekologiko hitzaren esanahia ez dago hain zehaztua informazio gutxiago duten kontsumitzaileen buruan, eta nekazaritza ekologikoak esfortzu handiagoa egin behar du bi terminoen arteko ezberdintasuna azaltzeko. Nekazaritza ekologikoak ezin du espero «naturalen» merkaturatzaile zuhurrek denbora eta diruaipiniko dutenik ekologikoa sustatzeko, haiek saltzen dituzten «naturalen» kalterako. Ekologikoak, esnatu gaitezen!

Nekazaritza ekologikoaz edozein zalantza edo galdera izanez gero:

Biolur-Gipuzkoa Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Gipuzkoako Elkartea.Tel.: 943-76 14 47

[email protected]

ENEEK - Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.Tel.: 902-54 01 65

[email protected]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.