Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Malgutu

2012ko urriaren 18a
00:00
Entzun
(Berriako ikerketa sailak Espainiako Kultura Ministerioko bi funtzionariori grabatutako telefono elkarrizketa).

—Bejondeiala, Antonio!

—Eskerrik asko, Jose…

—Hi bezalako jende gehiago behar diagu ministerioan, hizkera eta ikuspuntu berriak dituena.

—Lotsatuko nauk!

—Lotsatu? Baita zera ere! Harro egon beharko huke, harro! Gaitasun ikaragarria daukak gauzak behar bezala azaltzeko. Gu han, bileran, komunikabideei erabakia nola azaldu asmatu nahi eta ezinean… Ez zutela onartuko pentsatzen genian. «Ez ditek onartuko… Eskoletako ikasgelen ratioa igotzea gai korapilatsua duk, ikasgelako gehieneko ikasle kopurua 30etik 36ra pasatzeak kalte egingo ziok hezkuntzari, batik bat Katalunian, hango haurrak espainiartzen sekulako txolopotea zaukaagu eta…» Eta orduan hi azaldu hintzen. Zutitu hintzen, eta historiari hitz egin hion: «Alderdikideok, ikasle kopurua 30etik 36ra igotzea ez da ikasle kopurua igotzea, %20 malgutzea da». Zur eta lur utzi gintuan. Eta sinets egidak: Wert ministroari aldartea aldatu zitzaioan!!

—Tira…

—Ez duk ikusten ala? Hemendik aurrera langabeziak ez dik inoiz gora egingo, soldatak ez dituk inoiz jaitsiko, gure etekinak ez dituk inoiz igoko… denak malgutuko dituk, %10, %7, %210… malgutu!!

—Horrela ikusita…

—Hik egindakoa handia duk, eta jasoko duk merezitako saria. Jada agindu diat hire soldata igotzeko. Barkatu, malgutzeko esan nahi nian…

(Erredakzioan itzulia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.