Xalbadorrek erranen zuen zu ere ama baten seme zinela, zu pizti basa gisa garbitu behar zena.
Zu haur judu hiltzailea, zusoldadu frantses hiltzailea, zuRAIDekoek kalitua, suge gaizto baten gisa.
Zu, irri gozo batekin ageri zinena biziaren primaderan.
Bazakitena Palestinako haur goseak hilak, smart bonba horiek puskatuak, gogoan zenituela? Afganistaneko soldadu atzerritarren helikoptero eta misilek erre baserritarrak?
Kurutzadakoen aurka, zu beste kurutzatua, ferdea...
Atera behar dugu, Mohammed, ezin ditugu hil itxaropen guziak!
Talmudeko eskola, koranikoaren aurka, eskola libroak laikoen kontra: ezin da gehiago bakoitzaren egia beste guziei nagusi agertu behar, ez da kultura baliosagorik, ez da zibilizazio onik edo txarrik, menderatzaileak dira gure etsaiak, anai-arrebak gara eta egun batez ez da Jainko bat bestearen aurka altxatzearen beharrik izanen.
Ezingo dira haurrak horrela hil gehiago, apezpiku espainiar horrek zioen bezala, Belzebuten haurrak demonioak zirela ere, hori Jainkoaren izenean.
Lurra denena da, Mohammed, edo hobeki erran Seattlek bezala, lurrarenak gara gu guztiok. Hemen ere ahantziak ditugu otoitz asko, lurrari, urari, goiko ilargiari, udaberriko arnasa beroari, ez dakigu zer erran zorigaitzaren ezeztatzeko, ondikozko etorkizunetik begiratzeko.
Badira biziaren emateko hainbeste gai, martirioek ez dituzte beti bide onak aukeratu: zure kemen basa, zure erokeria hiltzailea, izan bitez egun batez esperantzaren eta maitasunaren hazi.
Maratila
Kaddish Mohammed
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu