Enrike Gisasola.
Elikadura. Eko-tik

Jeurt!

2014ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Gipuzkoa mendebaldean, jeurt esaten zaio uztarriko aziendari itzulia egiteko unean. Aspaldiko «ooo!» (geldi) eta «aida!» ( aurrera) orroen oihartzun ozenek ez zituzten harrituko orduko bizilagunak. Gaur egun, zaila da halakorik aditzea traktoreen burrunba nagusi den soro eta belazeetan. Mekanikak liluratu egin du nekazaria. Auzoaren laguntzarik gabe amaitzea ezinezko ziren lanak di-da dominatuko ditu orain norberak. Zaletzeaz gain, itsutu ere egin gaituzte teknologia berriek. Urtez urte handiago, indartsuago eta distiratsuagoak datoz John Deere-ak, Zehntak... Gero eta hobeak, gero eta garestiagoak.

Mekanizazioak aurrerapena ekarri du. Nekea arindu eta ekoizpena handitu du, nola ez. Baina baita kaltea eragin ere, bere erabilera gehiegizko eta okerragatik: gailuen zanpatzearen ondorioz, lurraren egitura eta emankortasun galera nozitzen ari gara; tramankulu berrien inbertsio eta mantentze gastuak jasanezinak dira; laboraria, elektronikaren zepoan harrapatuta, teknikari-konpontzailearen menpeko da; azkenik, lan istripu larriak ezin ditugu ahaztu.

Nekazaritza ekologikoaren haizeak hauspotuta, abere-indarra biziberritzen ari dela dakusagu. Batez ere barazkigintzara zuzendutako lanetan, irtenbide moderno eta bideragarriena suertatzen ari da. Bi hektarea baino gutxiagoko baratzeetan ondo hezitako aberearenlana hobetsi dute zenbaitadituk, abantaila nabarmenak dituelako: inbertsio txikia eta mantenu erraza; lurraren egitura zaintzeaz gain, ongarri iturria ere bada.

Arrakasta handiz, ikastaroak ari dira antolatzen han eta hemen nekazari berriak hezteko. Abereen lan-trepetxuak gaur egungo teknika berriekin eginak eskaintzen dituzten enpresak bistaratu dira merkatuan .

Agian, lurra «jeurt!» orroka ari zaigula entzuten hasiak gara.

Biolur-Gipuzkoa Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Gipuzkoako Elkartea.Tel.: 943-76 14 47

[email protected]

ENEEK - Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.Tel.: 902-54 01 65

[email protected]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.