Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Iñigoren memoriak

2014ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
...bai, ondo gogoan dut 2014ko Aberri Eguna. Gogoan dut Kataluniatik independentziaren aldeko tsunami bat zetorrela, eta gogoan dut, halaber, erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katearena bolo-bolo zebilela... Emozio gehiegi oreka maite dugunontzat...

...ez, ez dut esango alde ez geundenik. Gu beti egon gara alde, baina, lehen esan bezala, oreka mantendu beharra zegoen. Oreka edo, nahiago baduzu, erritmoa. Izan ere, alderdian beti izan baikara gauzak patxadaz egitearen aldekoak. Bi pauso aurrera eta bat atzera, orain bai baina gero ez, beti sendo baina beti gure erritmoan...

...slow politika esaten diogu guk...

...horrexegatik ez genuen parte hartu nahi izan. Arestian esan bezala, ez geunden kontra, baina gure jendeak ez zukeen ulertuko horrelako abiadura azkartze bat-bateko bat...

...bai, arrazoi duzu, Estatu Konfederalaren kontu hura ideia bikaina izan zen, neurrira egindakoa. Independentzia? Bai. Erabakitzeko eskubidea? Bai, jauna! Baina gure erritmoan, eta konfederalismoak baloia berriro jartzen zuen gure zelaian. Niri neuri bururatu zitzaidan...

...ideiak berritasun orori darion freskura zeukan, originala zen, eta —hauxe onena— erritmoa egokitzeko denbora ematen zigun. Azken batean, inork ez zekien zehatz-mehatz zer zen konfederalismoaren kontu hura...

...ez, nik ere ez nekien zer zen Estatu Konfederal bat, baina hori gutxienekoa zen...

...gainera, zuek, kazetariok, ez zenidaten inoiz galdetu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.