Aurelia Arkotxa.
Maratila

Hitzaldia

2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Estienne de La Boétie, Sarlaten sortua 1530ko udazkenean. Germinianen zendua 1563ko agorrilean. Montaignek maitasunez maitatu zuen mutil gaztea. Borondatezko Menpekotasunaren Hitzaldia (Discours de la Servitude Volontaire) gazterik idatzi zuen La Boétiek. Jean-Paul Michel poeta eta editoreak argitaratu bertsioan ari dut berleitzen (Fanlac inprimategian, Périgueux 2010). Lehengo inprimatzaileen gisara egina den liburua. Azala mate. Ogi xigortuaren kolorezkoa. Haztatze pikortsua. Barneko paper lodiaren zuri-krema. Arreta handiz inprimatua. Karaktere tipografiko ez edozeinez. Batek berak hautatzen duen basailitateaz, bere nahitara zerbitzari izateaz, borondatez menpe izateaz ari da La Boétie. Hobekiago erranez, duintasunaren aldeko diatriba da. Burujabetasunaren aldekoa. Libertatearen aldarrikatzea. Zeren «… Idiak ere auhendatzen direlako uztarripean... Eta zoriak arranguratzen kaiolan...» (… Mesmes les boeufs soubs le pois du ioug geignent... Et les oiseaux dans la caige se pleignent...). Zergatik menpekotasunezko egoera jasan daitekeen oldartu gabe? Lehen arrazoia: jendeek ez dutelako bertzerik ezagutu izan. Hala sortu direlako: menperatuak. Eta hala dituztelako hazten. Eta egoera horrek beste arrazoia dakarrela dio: koldarkeria «Tiranoen pean jendeak errazki baitira koldartzen...». Eta dio: Or il est doncques certein qu'avec la liberté, se perd en un coup la vaillance: les gens subiets nont point d' allegresse au combat ni d'aspreté. Basailuei joaten baitzaie ere borrakarako alegrantzia ere. Konbateko soraiotasuna galtzen baitute. Libertatea galduz bat-batean kemena baita galtzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.