Aitor Txarterina.
Maratila

Hayao Miyazaki

2014ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Erretiroa hartzear du, edo jadanik atseden hartzen ari da. Ez dut uste hala izanen denik, ez osoki bederen. Marrazten jarraituko du, berarendako edo ingurukoek goza dezaten. Lapitzaren magia ez da hala moduz itzaltzen. Ez.

Bera badoa, Ghiblik badarrai. Baikorra naiz horregatik. Miyazakik eta Takahatak lerro garbia utzi dute studioan. Zuzendari berriak helduko dira, proiektu berriak, baina orain artio gorde izan den kalitate azpitik ez dira ibiliko. Frogak daude horrela pentsatzeko.

Bat. Mononoke printzesaren making offean Miyazaki ageri da langile zenbaiten lana ikuskatzen. Lauzpabortz emakume ziren, denak betaurrekodun, oihan bateko ostoak pintatzen, kolorea emaiten. Banan banan b5 kolorea hemen, b3 hor eta b6 han.Erotzeko modukoa. Eszena zehatz bati zegokien planoak ziren. Hamar segundo baino gutxiagoko eszena zen, akaso astebeteko lanaldia izan zuten fondo eder horiek egiteko. Izugarria. Ongi margotu beharra zegoen, zuzendaria hor nonbait ageri zelako gau eta egun. Diru gehiago lortu behar izan zuten filmea amaitzeko. Kontuak kontu kalitatearen langa arras altua dute, horrela eutsiko diote aurrerantzean.

Bi. Azpiegitura puntakoa dute. Japonian hau erratea munduko puntukoena izanen dutela erran nahi baita. Honez gain urteetako filmen ekoizpenak onurak ekarri dizkie: marrazkilariak zailtzen dira, bai eta kolore emaileak, gidiolariak, musikariak eta abar artistiko luzea. Jakintza pilatu dute. Ondare preziatua, zinez. Maisua badoa. Tenore ona da berriz ikus eta goza ditzagun bere filmeok. Lagun artean edo etsaiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.