Aipatu behar eta isilik egon behar, kanpaina bururatua baita bart geroztik... hori Frantzian, baina Espainian? BERRIAk berriro kontzentratzen ditu euskaltasunaren buruhausteak. Gisa berean, bihar hauteskundeen emaitzak legez arratseko zortziak baino lehen ezin eman hemen, eta, aldiz, bai Belgikan, Suitzan edo Espainian. Kilika handia ematen du biharko horrek. Ezin dut alabaina kontatu Eliseoko alokatzaileak zainetan jarri nauela bost urtez edo beste baten jakobinismo agresiboak tripan min ematen didala. Eta demokrazia hau guztian non dabil? «Bozaren ematea eginbide da»... Baina txikiek ez dute inoiz beren ahotsaren entzunarazteko aukerarik sistema honekin! Orduan, bi nagusienak aukeratu? Ziur bi horiek izango direla?
Eta non da populuen eta eskualdeen alderako aukera? Aspaldiko partez ez da ia hitzik aipatu Tolosako edo Baionako herri hizkuntzen aldeko mobilizatzeen ostean. Demokrazia orokorrean kokatzen dela hori, aa boon... Sozialismoa liberalismoa baino eskuzabalagoa? Badugu ere bonapartismoaren frantses tendentzia zaharra, buruzagi gidaren aukera. Errepublikak badu gizon ederrik horretarako? Eta haien emazteak gutxi baizik ez dira entzun: ez gara Ameriketan, han letain distiranten erakusteak kanpainak laguntzen baititu.
Baduke demokraziak biderik egiteko oraindik gure errepublikan, menturaz horrengatik dute batzuek Seigarrena nahi? Eta zergatik behar ote dugu president bat? Ez litzateke aski proportzionalaren bideaz aukeratu diputatuek bozkatu gobernuburu bat? Ai, politikan sartzen ari naiz: espero dut BERRIA erauntsi gaiztoetarik babestua izango dela...
Maratila
Hauteskunde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu