Aurelia Arkotxa.
Maratila

Gerra zibila (I)

2014ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
G u eskolan ginen. Eramanaraziak zituzten Baztango gazte guztiak 19, 20 urtekoak eta Onesimo ene anaia. B.A. erretorea orroka pulpitutik, joaten baldin baziren boluntario errekete-boneta gorri-karlistetan, etorriko zirela denak Baztango mendien zaintzera. Ez zituztela gerrara eramanen. Ez zuen nehork joan nahi boluntario. Bortxatuak ziren. Amak, haserre, Onesimori 'Horiek denak gezurrak dituk! Erretoreagezurretan ari duk! Bilduko zaituztete lehenik Elizondora, eta gau batez etorriko dituk kamioi militarrak eta eramanen zaituztete denak frentera, gerrara!'. Handik berehala, hasi ziren hiltzeak. Eta jakiten dugu eskolan, haurrok, bazekartela norbait hila Teruelgo frentetik. Tiburtzio ene lehengusua. Ireneren anaia. Haren familiak bere sortetxeko Mortalenean, herriaren erdian, pausarazi zuen gorputza. Eskola finituta, bagoaz haur andana lasterka hara. Entierroa. Anaia ikusi gabe ez zuen utzi nahi Irenek… Beldur zen hil-kutxa kanposantura eramanen zutela, ikusi gabe anaia. Kutxa zaintzen zuen militarrari eskatu zion Irenek ireki ziotson otoi doi doia estalia, anaiaren ikusteko (jendea konformarazi nahi baitzuten 'hila' hitzarekin militarrek, gorputzik erakutsi gabe). Enterratzera eraman zuten bi urratsetan den hilarrietara. Han, B.A. erretoreak (erreketeetan teniente boluntario graduduna, bestalde) bere diskurtsoa bota zuen: «Por Dios y por la Patria. Ha muerto pero aún vive!». Eta ehortzi zuten. Militarrak doi doia airatu zuelarik kutxaren estalia, Irenek anaia ikus zetzan, nik ere ikusten ahal izan nuen Tiburtzio: kopetatik pasatua zuen bala. Kopetan, erdi-erdian, ziloa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.