Ez dakienarentzat, eta izango da bat baino gehiago, Galeusca hitzak halako errepublika urruti baten izenburua ematen du, ez bada botika espezializatu baten farmakopea berezia edo nonbaiteko bantustan baten dantza ezezaguna... Hala da, euskal munduan eta zorigaitzez kulturan bizi baikara bakoitza gure lubakietan, saihetsean ditugunen lanei kasurik eman gabe. Literatura, berez, aparteko errepublika edo mundua dela aitortzen dutenek, ohar horretaz ez dira gaitzituko. Ingalaterrako jende ospetsu eta kalitatezkoak bere splendidisolation, bakartasun ospetsua, maiz goraipatu zuen osoki satifos agertuz batez ere XIX. mendetik goiti.
Zer egiten dugun Euskal Herrian euskal literaturaren alde heldu zaigu gai ezinbesteko bezala, nola denek ahazten duten haren garrantzia eta jendarteratze beharra.
Elkartasun beharra, hedapen murritza duten hizkuntzen artean, aspaldian Galeuscarekin azaldu zen eta jarraitzen da aurten Donostian. Baina praktikan, askoren leloa, nahikaria, gazteleraz itzulia izatea da, irakurle kopurua handitzeko eta hizkuntza baztertu hauen hedapenarekin gure herrien beste ezagupen baten emateko. Idazleek espainolez ari diren idazleekin hartu-emanak dituzte praktikan. Galeusca espainol hizkuntzan ari diren idazleen aurka? Ez, bistan da... Zergatik ez elkarrekin beraz? Ikusten da hala ere, nahiz Jaurlaritza eta instituzioek podium berdinean jartzen dituzten bi hizkuntzetako sarituak, egunerokotasunean halako apartheid batean direla gure hizkuntzak. Esopok zioen hizkuntza hoberen ala gaiztoenerako erabil zitekela. Hordago beraz!
Maratila
Galeusca
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu