Hilberria. Joe Puryear

Ezezagunaren peskizan

2010eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Alpinista eta eskalatzaile ezohikoa zen Joe Puryear (Seattle, AEB, 1973). Izen eta sona handiko mendi eta hormak bainoago, inor gutxik entzun, ikusi eta igotakoak gustuko zituena. Esplorazioaren bideari ekin zion hastapenetatik, eta Alaskako hotza eta izotza izan zuen eskalada eremu ohikoa. Alaskako mendietan 30 igoeratik gora osatu zituen, Denali, Foraker eta Hunter mendietan, besteak beste, eta haietako batzuetan beste bide batzuk ireki ere bai. Eskaladaren bidez ezagututako eremu horiek Alaska climbing gidaren bidez ezagutarazi zituen; ezinbesteko erreferentzia inguru hartara joan nahi duen ororentzat.

Himalayan ere utzi zuen arrastoa, mendi ezezagunetan, betiere. Indiako eta Nepalgo mendiak izan ohi zituen jomuga, eta David Goettlieb ohiko sokalaguna. Biek elkarrekin ireki zituzten bideak Kang Nachugo (6.735), Jobo Rinjang (6.778) eta Takargo (6.771) mendietan.

Esplorazioaren bidean beste urrats bat egiten ari zela hil zen, hain zuzen, urriaren 27an; Tibeteko Labuche Kang (7. 367) ezezagunaren hegoaldeko horman. Goettlibekin batera ari zen hor ere. Azpian zuen elur erlaitza puskatu eta 500 metro amildu zen Puryear. Gorpua erortzen ikusi zuen Goettliebek. Ezin izan zuen beste ezer egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.