gorka julio
Irlen Sarea

Euskara eta digitalitatea

2024ko maiatzaren 11
05:00
Entzun

Horrela deituko da, maiatzaren 16an, 18:00etan, Oreretako Torrekua eraikinean, Goi mailako Online Ikastegiak (UEU-GOIk) antolatuta egingo duten saioa. Bizitzaren digitalizazioak galdera berriak ekarri ditu euskalgintzara, erabileraren auzitik hasi eta adimen artifizialaren hype eta burbuiletara, itzulpenerako aukerak ere tartean direla. Xabier Landabideak bertan parte hartuko dugunoi eskatu digu gaiari lotutako kezka/beldur bat, itxaropen/aukera bat eta galdera/zalantza bat partekatzea eztabaidatzeko. Ideia ona dirudi BERRIAko irakurleekin eta euskalgintza komunitatearekin partekatzea nire hirurak.

Kezka/beldurra

Gizakiak eroso edo erabilgarri zaiguna onartzeko programatuak gaude, askotan erreflexio gehiegirik gabe. Erreflexioa beharrezkoa da, baina ez dugu denbora eta okerrago teknologiaren bisio propio eta partekaturik. Teknologiaren bisio propio bat eraiki ezean, ideien merkatuan aukeratu beharko dugu edo irreflexiboki bat aukeratuko dugu; komeni ez zaigun bat seguruenik. Hizkuntza arteko komunikazioa posible izango dela pentsatuz, adibidez, zeinek izan beharko luke gure jarrera orokorra? Zergatik ez proposatu lehen hitza euskaraz ahal den gehienetan?

Itxaropenak/aukerak

Euskara eta teknologia ez genituzke euskal komunitateen indarrik gabe. Ez gara merkatu kapitalistarentzako interesgarri izan kasu askotan, baina, hala ere, euskarak aurrera egin du arlo teknologikoan: unibertsitateko gau-eskolak, ikerketa zentro propioak, software librea euskaratzeko ahaleginak, azpiegitura propioak eraikitzen dituzten bolondresak, ezagutza librea sortzen duten egileak, eduki sortzaile anonimoak, euskararen militante teknofiloak... Komunitatea horiei esker dugu Puntueus, Wikipedia, Wordpress, Firefox, Moodle... Komunitate horiek indartuta, lanaren erdia egina genuke. Beste erdia, apustu bezala behintzat, gure esku dauden teknologien burujabetza lantzetik etorri beharko litzateke.

Galdera/zalantzak

Tamainako apusturik egongo den, estrategia eta baliabideak izango diren eta asmatuko dugun guri ondo dagokigun teknologiaren bisio bat plazaratzen eta garrantzitsuagoa dena hedatzen. Galdera bezala uzten dut beste hau: nolakoa litzateke euskararen egoera Wikipedia euskaraz ez bagenu? Adibidez, datu horietan oinarritzen dira adimen artifizialeko modelo ezberdinak elikatzeko, eta horiek gabe?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.