Aitor Txarterina.
Maratila

Etxarri Aranatz

2014ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Handia egin omen dute Sakanako herri horretan, izan ere, hedabide (?) aunitzetan ez dago berri horren arrastorik. Hortaz, handia izan da. Demokraziaren adibide garbia da Sakanako herrian burutu dutena. Egunen gan-jinekin antzemanen dugu ekintza honen balioa. Uneotan, esanguratsua dirudi. Honaino kontsulta.

Sakana bailara ederra da, bi mendizerren artean kokaturik, Euskal Herri berde haren partaidea dugu. Betikotu zaie hodeia buru gaindi. Euskararen gordelekua ere bada, zenbait kasutan. Oro har, bailara osoan sendotzen ari da euskara. Etxarrin ere bai.

Konplexuak dira prozesu linguistikoak. Are korapilatsuagoak euskara bezalako hizkuntza tartean dela. Nago errazago garatzen dela kidetasun linguistikoren bat gertu duen hizkuntza isolatua dena baino. Adibidez Katalana. Ziuraski burukomin propioak ukanen dituzte mediterraneo aldeko hiztun hauek.

Etxarri herri ertaina da, bailarari dagokionez. Industrigune ederra izan du orain artean. Oraintxe arras ataka zailean dira bailaran, baita Etxarrin ere. Ez dakit industriguneagatik den, errepidearen eraginagatik, kasualitateagatik edo, Etxarri herri kamutsa iduritu zait, euskararen erabilera dela medio. Erdaldun proportzio handiagoa izan du, ondoko herri zenbaiten aldean, egi gordinha, of course. Halere, atxikimendu apalagoa ikusi dut herri horretan. Apika zerbait gorago espero nuen?

Badaezpada, hemen finituko dut gaurko predikua. Datorren astean arras bertzelakoa den kontakizuna ekarriko dizuet. Bien bitartean, ongi bizi, zoriontsua izan eta ahantzi fakturak lotara zoazenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.