Aitor Txarterina.
Maratila

...eta hor

2014ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
dabil otsoa. Guregandik at, otso iberikoa ( hegoaldean bederen) apenas agertzen da Araban, Burgoseko mugan, eta tarteka. Gizakiarekin lehian, galtzaile atera da, animalia orori gertatzen zaion bezala. Gizakiak hala baimentzen badu, biziko da. Bertzela, ez. Inporta dezagun jainismoa, Indiako erlijioa. Haragirik ez dute jaten, eta animaliak hiltzearen aurka daude. Gure nekazal inguruan eskopeta ugari dago, balizko otsoari danbatekoa emaiteko.

Otsoa gurekin bizi izan da, duela 70 urte arte. Derragun argiago: azken izoztetik duela zazpi hamarkada arte. Katea tiroz hautsi dugu. Iratin, Kinton, Urbasan... oreinak daude. Soberan ( ???) Berriz ere, gizakia epailea, fiskala eta defentsako abokatua. Kate trofikoan katastrofea eragin dugu. Lehen otsoek erregulatzen zuten azpiko geruza: orein, orkatz, basurde... baita ardi eta behi. Hementxe da talka. Orain harrapakari nagusiaez dabil gure mendietan, basoetan, zelaietan. Oraino.

Euskal Herrian basoa zabaltzen ari izan da, azken hamarkadetan. Gero eta artzain gutxiagok eramaten dituzte ardiak menditara. Nekazaritzan, urritzen ari dira langileak. Pentzea zegoen lekuan pagoek ezarri dute legea. Sastrakak, sasiek aurreratzen dute biharko oihana.

Zaila du, arras, otsoa gurera etortzeko. Mendebaldeko mugetan, autobide erraldoiei egin beharko die aurre. Gero trena, AHTa, errepide gehiago, elektrifikazioa, porlanizazioa eta batez ere, deusen gainetik, gizakia izanen du, bertze behin, arerio eta etsai. Igandean Lizarra eta Deierrin ibili nintzen bizikletaz. Otsoak baino ez ziren falta. Ongi etorria izan bedi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.