Aitor Txarterina.
Maratila

Clausewitz

2014ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Jeneral prusiarrak egia gordin idatzi zuen, argi eta garbi. Gerra politikaren jarraipena dela, bertze tresnen bitartez. Esaldi borobil honek igaro ditu urteak, modak igaro ditu eta hau idatzi ondoren gertatu diren gerra orotan esaldi hau frogatu da. Vom kriege (Gerrari buruz)izeneko liburuan agertzen da kontzeptua, aurreneko orrialdeetan. Ziur aski nagitsuenek ez dute irakurri ofizial errusiarrak gainerako 700 orrialdeetan garatu zuen tesia.

Bertze kontu aunitzen artean, gerra borondatea inposatzeko tresna dela adierazten du. Ezaguna hemen. Gero, armadei dagozkien hainbat arlo aipatzen ditu: defentsa eta oldartzea, norgehiagoka ibiltzea, genio militarrari buruzko hausnarketa, gerraren artea, estrategia eta abar. Haurrendako egokia, neguko gauetarako.

Antza denez, Napoleonek irakurri zuen, baita Leninek ere; eta Joffe, eta Ludendorff. Clausewitzen eragina handia oraino. Sun tzu eta Jominirekin batera gerrahobekien definitu dutenak dira. Klasikoenak, nonbait.

Liburu hau ez dago euskaraz irakurtzerik. Lau edizio ezberdin daude gazteleraz. Alemanez, hainbat edizio egoteaz gain, bi webgune daude autore honen eta bere teorien inguruan lanean.

Zorionez, zutabe hau idatzi duenak ez du armadarik ezagutu orain artean. Ferrolera joateko gonbita egin zidaten, aspaldian. Mariskoa ez dut lar estimatzen. Horregatik ez nintzen animatu Galizara joateko. Bitxia egiten zait, halaber, Clausewitzek darabilen diskurtsoa eta argudioen zorroztasuna.

Apika liburua amaitu orduko legioan emanen dut izena. Momentuz irakurtzen jarraituko dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.