Aitor Txarterina.
Maratila

Catalunyaz

2014ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Duela zenbait urte kazeta espainiar batek catalari buruzko berri pozgarri bezain txundigarria hedatu zuen, ene harridurarako.Catala eta blogen mundua alderatzen zituen, baita nabarmendu ere catala munduko lehen hizkuntzen artean zegoela kokatua, ez-dakit-zein iturriren arabera. Hara! Pentsatu nuen. Hau marka! Segituan gure hizkuntzaz egin nuen hausnar... Baina ohartu nintzen aipu gehiegi zegoela berri baikor horren azpian. Jakinminak bultzatuta aipuak irakurtzen hasi nintzen, oraino ene poza sekulakoa zelarik. Bigarren harridura heldu zitzaidan. 348 aipu zeuden. Gehien gehienak irainak ziren, gaztelania zatarrean idatziak. Herra, gorrotoa, eta EspaƱa Negra-n aurki daitezkeen gainerako lurrin ilun zerrenda tristea. Bigarren harridurak hasierako poza zapuztu zidan, espero ez duzun zaplasteko hura lez.

Handik hilabete batzuetara, hedabide berean, catalari buruzko bertze berri bat zekarren. Oraingoan ere, berri pozgarria zen, catalaren osasun egoera ona ziurtatzen zuena. Poztu ninduen. Gero, aipuetara jo nuen, lasaiago. Bertze 572 aipu. Aiene. Bai ba. Bertze irain mordo bat, gogorrak arras, gupidagabeak, testuingurtuik at, izugarriak, eroak.

Gertakari xume bi horiek argiki zehaztu zuten ene pertzeptzioa catala hizkuntza eta nazionalismo espainiarraren artekoa zertan den. Gerard Piquek twiterreko bere kontuan hilberria den Tito Vilanoari eskaini dizkio hitz goxo, samin, apur batzuk...catalaz. Ignominia multzo ederra utzi diote idatziak kontu berean, denak gaztelera zurrunean. Egunen baten bakarrik ernatuko dira, ohatzean, espainiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.