Aurelia Arkotxa.
Maratila

Boza

2012ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Ghettoaren instintua badut… haren mintzatzeko moldea enea da», zioen Malcolm X-ek. Cleveland, Ohio. 1964ko apirilaren 3a. Malcolmen predikua Amerikako beltzen oroitzan gordetzen dute oraino. Malcolm, luze. Eder. Suhar. «Fronte guzietan egiten diren egintzetan sinesten dut… 1964 urte politikoa... gure komunitate beltzetara urte honetan hurbilduko baitzaizkigu berriz larru zurbileko politikariak, gure engainatzera, gure biltzera, zu eta bi, boza baten truke. Ni ez naiz politikaria… faltsukeriekin engaina nazaten ez dut batere gustuko, ez naiz zuekin mahai inguruan jarriko, jaten ari zaretelarik zuei so egoteko, ene platera hutsa dagoelarik ene aitzinean. Mahai baten inguruan eseria izan zaitezke, baina horrek ez duerran nahi jatera gonbidatuak zarela... Amerikan sortu izanak ez du erran nahi amerikarrak zaretela. Ni ez naiz amerikarra… beltzek berriz ikasi beharko lituzkete zientzia politikoak... ez luketa debaldetan enplegatu behar boza. Boza fusilaren idurikoa da. Helburua ikusi arte ez da fusila kargatzen, eta xedea ez baduzu klarki ikusten atxik ezazu boza sakelan… The ballot or the bullet! Amerikak kontzientzia morala aspalditik galdua du. Otto Samek ez du kontzientziarik. Ondorioz, denboraren galtzen ari zara Otto Samen kontzientziari zuzendu nahiz baldin bazabiltza. Esklabistek Malcolmen familia Malcolm Little zuten deitzen. Berak bere burua Malcolm X bataiatu zuen. X, esklabo izenaz libratzea bezala. X, esklaboen besoetan nagusi zuriek batzuetan ezartzen zuten marka bezala. X, «ezezaguna» sinbolizatzen duen formula matematikoa bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.