Lucien Etxezaharreta.
Maratila

Azkena

2014ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Beraz, honekin azken begirada bat gure ingurumenari, maiatzeko sasoi bero bustian. Bost urtez 190 bat solasek higatzen ahal dute, batzuetan amets eginarazten, eta berdin, hainbeste gertakizunei begiratzeko aitzakia berria eman lezakete. Hurbiletik hunkitu gaituztenak, eta besteak, berdin, batzuetan gogo aberasgarri. Euskal mundua bizirik eta zutik ikustea zorion bide izan zen, aspaldian menpekotasunetik ateratzen ziren txinpartei so egile ginenentzat. Bideak luze dira oraindik kartzelak hustu artino: horren ikustea hain pizgarri izango zen, hegoak ebakiz etsipen eta minei.

«Partitzeko tenoria huna non den jina / Urrikaltzeko baita kasu huntan dena», XIX. mendeko bertsoa da, soldadu joan behar zenak idatzia, zenbaki txarra gertatu zitzaiolakoan, maitea utzi behar baitzuen urte askotarako. Herritarren memoria dugu hor, euskaldun egiten gaituen kulturaren lokarria, Jose Mendiaga batek Montevideotik azaltzen zuena hain ongi: kantuz haizatzen zituela penak, sortu geroztik kantuak lagundu zuela, eta berdin kantuz utziko zuela mundua. Mikel Laboaren ahotsak eta Xabier Lete poetaren hitzek ere utzi gaituzte. Horiek gure memorian sartu ziren, betierekotasun baten haria ehunez.

BERRIAk itxura berritu bat hartzekotan du: ba ote dakite irakurleek zer ariketa den haien asmatzea, irakurle gisa hitz hauei begira. Zoriona ikusten dena baldin bada, amesten dena ere hala da. Gure herrian amets gutixegi ikusten dira: burua altxatuz jalgitzen diren pindarrek denen sua pitz dezatela!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.