Aurelia Arkotxa.
Maratila

Azantza I

2012ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Joan den larunbatean. Akizen. Euria zurrustaka ari zen kanpoan. Gabardinak, euritako-guardasol-parasolak urez dirdiraka. Zubipean, errekaren ur gorriak handi.Splendid hotela. Marie, mehe mehe. Eder. Bestidoa krema kolore. Begi beltzak argitsu eta fier. (Gabriel Arestiren poeta outsider-arena heldu zait gogora billet hau idaztean). Ez naiz euskalduna... Baionan sortua naiz... gero kanpoan bizi izana... berriz itzulia Baionara. Orain Baionan dut idazten. Han naiz bizi... Haurra nintzelarik ofizioz «irakurtzaile» izan nahi nuela nion, «Idazle» nahi nuela izan, ez nintzelako atrebitzen erratera... Periodistak jarraikitzen du, beti bat. Bere galdera zerrendatik desbideratu gabe: Marie Cosnay anitz liburu idatzi dituzu. Zure azken liburuan (A notre humanité, 2012) Parisko Komunaz, oinarrizko desordenaz, erreboluzioaz ari zara.... Beste bi liburuen ondotik jin zait liburu hori. «Begiratzen » saiatu naizen bi libururen ondotik: Hendaiako Atxikitze-guneari lotua bat (Entre chagrin et néant - Audiences d'étrangers, 2009, 2011), eta bestea etorkinen kanporatzeari (Comment on expulse : responsabilités en miettes, 2011). Ez nuen fikziorik idatzi nahi. Lekuz eta denboraz aldatzeari esker, hemeretzigarren menderaino joanez, 1870 urteetaraino. Nahi nuen aztertu nola zuen irauten iraultzak gorputzetan, eta gero ondotik jinen direnen gorputzetan. Ene leiho hegian nintzen. Naiz. Baratzea. Horrela da hasi azken liburu hau. Galdeginez ene buruari: nola egiten ote dira kanporatzeak? Eta haratago : zer dut izkiriatzen? Zergatik? Ene bulegoan zergatik egon? Munduko azantza, hain delarik gaur izugarria...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.