Enrike Gisasola.
Elikadura. Eko-tik

Arrakastaren ajeak gainditzeko: EHKOlektiboa

2013ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Hogeigarren mende hasieran arlote batzuen burutazioa zena merkatari handien jomugan kokatu da. Europako antisistemen burutazioa egun instituzioek bultzatu eta establishment-ak kontsumitzen duen elikagai guai-a da. Zenbait herrialdetan, janari ekologikoaren kontsumoa %20ra iritsi da, eta hori beste zenbaitentzat esportazioetarako mauka bihurtu da. Horrela, eko, bio edo org izeneko elikagaien harantz-honuntza etengabea da mundu osoko merkataritzan.

Arrakasta itzela, zalantza barik, baina bere ajeak dituena. Izan ere, ekoizpen eta kontsumoaren emendatze horrek ondorio kezkagarriak izan ditu, eta kontraesanak sortzen dizkio. Nekazaritza ekologikoaren jatorrizko balioak lausotu egin dira, eta bere izate eraldatzailea galtzeko arriskuan egon liteke baldin eta ez bada azkar erantzuten; besteak beste, honako galdera hauei: Ekologikoa da Italiatik ekarritakoa? Ekologikoak izan ahal daitezke plastikopeko barazkiak? Ezkorrenek (berrienek?) etsi egin dute. Ekologikoa sistemak irentsi du, beraz, «asma dezagun zerbait berria» diote.

Ez nago ados, ezin da hainbeste urtetako kontzientziazio lan zintzoaren etekinak merkatu aseezinen esku utzi hain erraz. Eta, zorionez, bada erantzunik. Bai nazioartean eta bai Euskal Herrian. Gurean badira sei urte Euskal nekazariok EHKOlektiboa osatu genuela kezka horrek bultzatuta. Talde dinamika eta topaketa zenbaiten ondoren, konklusioak ateratzeko garaia iritsi zaigu. Euskal Herriko Laborantza Ekologikoaren jatorrizko izpiritua indartzeko, bere identitatea berreraikitzeko eta bere balioak gaurkotzeko. Negu partean, Zuberoan, euskal nekazariok egingo dugun topaketan, gure tresna berrirako zein urrats egian erabakiko dugu. Hainbat aukeraren artean hautua egiteko unea izango da. Ea asmatzen dugun. Gonbidatuta zaude. (ehkolektiboa.wordpress.com)

Nekazaritza ekologikoaz edozein zalantza edo galdera izanez gero:

Biolur-Gipuzkoa Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Gipuzkoako Elkartea.Tel.: 943-76 14 47

[email protected]

ENEEK - Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.Tel.: 902-54 01 65

[email protected]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.