Gizentasuna XXI. mendeko epidemia da, janarekin mendekotasunezko lotura patologikoa nozitzearen ondorioz: drogatzat hartzen da jana, hutsuneak betetzeko, frustrazioak gainditzeko…
Gizena gaixoa da, bere burua hiltzeko jaten baitu, hala uste ez badu ere eta, azkenean, bere pisuan dagoen pertsona baino 15-20 urte gutxiago bizi ohi da: zenbat eta gizenago, orduan eta osasun eskasagoa. Adituek aspaldi honetan diotenez, ez dago jaiotzatiko obesitaterik, pertsona batzuek oso jokabide konpultsiboak agertzeko joera dute eta, etxean asko jaten bada, errazago bilakatuko dira gizen.
Bada garaia, beraz, umeen asko jatea hobestetik eta antzeko jokaeretatik aldentzeko, bestela, umetxo hori, gazte potolo eta heldu gizen bilakaturik, dieten munduan murgilduko da eta, jakina, dietek gizendu egiten dute, epe luzera:oso litekeena da kilo batzuk denbora gutxian galtzea baina galtze horrek ez du irauten, galdutakoa berreskuratzen ahaleginduko da gorputzaren inertzia. Galdutakoa eta zerbait gehiago. Hurrengo dietarekin, berdin. Beregain dieta egiten hasi denak hemendik urtebetera pisu handiagoa izango du.
Beraz, ez erosi deus Interneten, ez farmazian. Osasun arazoen konponbide bila espezialistengana jo beharko, arrakastarik biltzekotan. Eta gogoan izan kardiologoek egun diotena: egunean ordubetetxoa oinez egiteak hamar urtez luza dezake bizitza… ona, osasuntsua.
Jana bezain hiltzaile efikaza egona baita: eserita, telebistara begira, harrapatzen gaituzte XXI. mende honetan elikabidearen nahasmendu larrienek. Nahasmendu horiek errudun sentiarazten dute, gainera.
Obesitatea gaixotasuna ez ezik, gezurrean oinarrituriko negozio itzela da: dieta eta botika-mirariak, alferrikako edo kaltegarriak. Esan bezala, galdutakoa gehi beste zerbait berreskuratu denez, beste tratamendu batean hasi behar. Emaitza segurua: tiroidea kaltetu edo erre egingo du horretan dabilenak.
Alerta pizten duten jokabideak: azkar-azkar jatea, beterik sentitu arte; pisua maiz kontrolatzea, problemak arintzeko jatea, ezkutuan jatea, janarekin etengabe pentsatzea, hitzorduak argaldu arte geroratzea...
Elikadura. Hazkurri kontuak
Argalak eta mitoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu