Mikel Iriondo Orensanz.
Zientzia. ARGI ALDIAN

Antzinaroko dieta eta metagenomika

2022ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Antzinako gizabanakoen laginen informazio genomikoa gauza askotarako erabilgarria da. Askotan, lerro hauetan, antzinako populazioen historiari buruz genomikak esaten digunaren inguruan hitz egin badut ere, oraingoan antzinako dietan murgilduko naiz. Zertaz elikatzen ziren orain dela 3.000 urte? Aldatu al dira denboran zehar elikadura-ohiturak? Eta hala izan bada, noiz?

Maixner eta lankideek Current Biology aldizkarian abenduan argitaraturiko lanean, BrontzeArotik XVIII. mendera arteko dietan sakondu dute, Austriako Hallstatt-eko gatz-meategietatik lortutako paleo-gorotz batzuk aztertuta. Lur-azpiko gatz-meategiak oso egokiak dira modu naturalean aztarna organikoak kontserbatzeko, gatz ugari eta tenperatura konstantea (8ºC) baitute, eta horrela, metodo metagenomikoen bidez hesteetako mikrobiomaren konposizioa analizatu ahal izan dute. Eta zer ikusi dute? Orain dela 3.300 urteko lagin zaharrenetatik XVIII. mendekoak arte, gorotz guztietan antzeko bakterioak daudela, karbohidratoetan aberatsak ziren dieten berri ematen digutenak. Aurkitu dituzten aztarnei begira, denbora tarte horretan guztian zehar batez ere zerealak jaten zituztela ikusi dute, eta noizbehinka fruituak, fruitu lehorrak edo animalia-jatorriko produktuak gehitzen zituztela. Beste bakterio batzuen artean, prozesatu gabeko landare haritsuek dituzten karbohidrato konplexuen digestioa egiten duen Prevotella copri oso ugaria zen, gaur egungo mendebaldeko ohiturak barneratu ez dituzten giza populazio tradizionaletan bezala. Bizimodu modernoa edo mendebaldeko ohiturak dituzten herrialdeetako pertsonetan, aldiz, hesteetako bakterioen konposizioa zeharo desberdina da, ziurrenik azken 200 urteetan horrelako herrialdeetan izan den dieta aldaketagatik.

Interesgarria oso ere teknika metagenomikoekin identifikaturiko onddoak, beraien analisietan bi espezie oso ugariak baitira. Alde batetik, Penicillium roqueforti dugu, egun gazta urdinak egiteko erabiltzen den onddoa. Badirudi horrelako gaztak gustukoak zituztela, eta gutxienez orain dela 3.000 urte dagoeneko onddo hori etxekotuta zutela. Eta zer edaten zuten gazta horrekin batera? Garagardoa. Aurkitu duten bigarren onddo ugaria Saccharomyces cerevisiae legamia da eta. Egia, onddo hau produktu askoren hartzidura egiteko erabiltzen dela, hala nola garagardoa, ardoa eta ogia. Hori dela eta, onddo zahar honen genoma egungo andui desberdinekin konparatu dute, eta lortu duten informazio guztiarekin garagardoa egiteko erabili zutela ondorioztatu dute.

Gazta eta garagardoa; orain dela 3.000 urteko europarretatik hainbeste ez garela urrundu pentsa dezakegu, baina ez da horrela. Azken bi mendeetan luze aldatu dugu gure dieta, eta ez dut uste, osasunaren ikuspegitik, onerako izan den...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.