Osasuna. Adimen emozionala

Aldaketekin batera jolasean

2014ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Udaberria kukuka ari zaigu aspaldian; zuhaitz, zelai etatxoriak ziur dira loratze etabirbizitze aro hau abian denaz, baina gure eguraldi… jostari honek zalantzan jartzen du zenbaitetan udaberrian garela; baietz? Jostari diodanean, azken batean, aldakor, ezegonkor esan nahi dut. Urteroko zikloak,urtaroak, aldaketak, hori bai, gure klima ingurunean behintzat, tartekako sorpresatxo batzuekin: eguzki goxoa, etaaldi berean Aralarko elur-zulo haiek mantentzen; epela eta freskoa, txandaka; ezegonkorra, hori ere.

Askorentzat, kutsu edo ukitu ezkorra, ezerosoa du ezegonkortasun adierazgarri horrek.Emozio zirraragarri eta abenturen zale direnek ez bezala, bestela egonkortasuna desiratzen dugu: oreka edota lasaitasunerako berme moduan ikusten baitugu.

Bizitzaren bidea, are gehiago azken urteetan, ez da irizpide horietatik arautzen, ordea; garai bateko Fortuna jainkosa oparotasunarekin lotzen bazen ere, bere Gurpilak nolabait gure eskuez zeuden gertaera eta bide ezezagunez ohartarazi nahi gintuela esango nuke. Heraklitok «aldatzen ez den bakarra etengabe dena aldatzen ari dela» zionean bezala: gure esku ez dauden aldaketak sortuko direla tarteka eta, gainera, horrela jarraituko duela. Beraz, ezinezkoa zaigun erabateko egonkortasun hori amesten bizi edota olatua datorrenerako ohola hartu eta abian jartzeko jarrera irekia izan; hori baino ez dago gure esku. Bizitzarekin jolastea, agian...

Hori gehiegi eskatzea bada, gutxienez, aurrean datorkigunarekin kasketatsu jarri ordez, errealitatearekin borrokatzeari utzi eta egoera berriei nola egokitu jakiteko, gutxieneko patxada har dezagun behintzat. Amorrazioak ez baitu inon argi-izpirik ikusten; aldakortasun horretara ohituz goazen heinean, egoera berrietatik ikasi eta jaso ditzakegun onurak ikustera ere irits baikaitezke.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.