Haurra zen garaian amarenetik aitaita-amamenera, Iparraldetik Hegoaldera egiten zituen joan-etorriez ari da Assata Shakur: «Autoz bidaiatzen ginen hainbat orduz, inon geratzeko aukerarik gabe. Batzuetan, gasolindegi zikin zahar batean geratzen ginen biltegia betetzera, eta han non esaten ziguten ezin genuela bertako komun kuxidadez betea erabili, Beltzak ginelako. Argi eta garbi oroitzen dut sasietan makurtzen nintzela, eltxoak nire ipurdi biluziari hozka, eta amonak komuneko papera ematen zidala, ez genuelako 'kolorekoentzako' komunik aurkitu ahal izan. Batzuetan, goseak egon arren, ezin genuela inon jan. Beste batzuetan logale izaten ginen, baina ez zegoen sartzen utziko zigun ostaturik edo motelik. Baldin eta atzera begira jarri eta bizitzan suertatu zaizkidan 'kolorekoentzako' komun, iturri, autobus-atzealde, Jim Crow tren-bagoi eta galarazitako leku guztiak batzen baditut, amorru-bola itzel bat osatzen da».
«Jim Crow». 1832. Aurpegia beltzez margotzen zuen aktore zuri baten ikuskizun ibiltaria. Garaiko AEBetako presidentearen politika populistak satirizatzen ei zituen. Espektakuluaren arrakastak sinonimo bihurtu zituen Jim Crow peioratiboa eta afroamerikar izena, eta, harrezkero, segregazio legeek ere «Jim Crow legeak» izena hartu zuten.
Amorru-bola itzela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu