Amazonek Aritz Adurizi buruzko dokumental bat egin du

urtzi urkizu
2020ko irailaren 11
00:00
Entzun
Maiatzean hartu zuen erretiroa Aritz Aduriz futbolariak, eta Amazon Prime Video plataformak aukera emango du haren azkeneko denboraldia ezagutzeko. Urriaren 2an estreinatuko dute jokalariaren gaineko lana, mundu osorako, Six Dreams. Back to win saioaren barruan. Athleticeko jokalari ohiak aitortu du ez dela bere bizitza pertsonala erakutsi zalea, baina salbuespena egin duela dokumentalean. «Nire intimitatea gordetzen saiatu izan naiz». Adurizi iruditzen zaio bere bizitzak ez duela, berez, interesik ikus-entzulearentzat. «Baina naizena eta inguruan dudana erakutsiko du dokumental horrek. Ezkutatzea ezinezkoa izan da». Amazon Prime Videoko kamerak kirofanora ere sartuko dira —ezker aldakatik operatu zuten maiatzaren amaieran.

Six Dreams. Back to win saioaren bigarren denboraldia izango da hau —lehen denboraldian, Iñaki Williams Athleticeko jokalaria eta Amaia Gorostiza Eibarko presidentea egon ziren protagonisten artean—.

ETBk Adurizen ibilbideari buruzko beste dokumental bat estreinatu zuen uztailaren 22an: Aduriz, gogoaren indarra. EITBko nahieran zerbitzuan dago ikusgai. Euskaraz da lan hori; Amazonekoa, berriz, gaztelaniaz izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.