Amateurren aingeru guardakoa

Profesionalak ez diren artistei laguntzen die Xpressionk elkarteak, eta jaia egingo du gaur, 10 urteak ospatzeko

Makulu Ken taldearen afrobeat musika entzungo da gaur Bukowskin. Z / BERRIA.
Erredakzioa
2013ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Dirua irabazteko asmorik gabeko kultur elkartea da Xpressionk, eta lanak erakusteko edo zuzenean jotzeko lekua topatzen die profesionalak ez diren artistei. Duela hamar urte hasi ziren langintza horretan, eta urteurrena ospatzeko, musika jai bat antolatu dute gaurko Donostian: Makulu Ken, Acido C., Nonguayaz taldeak eta Mikel Saldise, Revolutionary Brothers eta Javi P3z disko jartzaileak.

Makulu Ken afrikar musika garaikidetik abiatzen dira, batez ere Nigeriako afrobeat estilotik, jazza, funka, reggaea, rocka eta euskal musika nahasteko.

Acido C. 2002an elkartu ziren, 1970-80ko musika beltza gaurko doinuekinbatzeko asmoz.

Nonguayaz taldea sortu zuten funk laukote bati haize taldea gehitu ziotenean. Lehen kontzertua 2008an eman zuten, eta 2010. urtean argitaratu zuten lehen lana: Funkiriki.

Mikel Saldise disko jartzailea eta ekoizlea da. Musika beltza eta elektronika dantzaren zerbitzutan jartzen du. Stock13 saioa egiten du Ttan Ttakun irratian.

Revolutionary Brothers bikoteak ehunka emanaldi egin ditu 2002. urtetik. Soinu eta mezu indartsuak bateratzen dituzte.

Javi P3z konpositore, musikari, DJ eta ekoizlea da. Triz3pssoul hirukotea sortu eta horrekin aritu da 2009. urtetik. Musika dantzagarria maite du.

XPRESSIONK JAIA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. The Bukowskin, Donostian. Doan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.