Jaia

Almadien ohitura, egunaren erdigune

2017ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mende laurdeneko ohiturari jarraituz, Almadiaren Eguna hartuko du Burgik (Nafarroa), bihar. Almadiak 11:00etan abiatuko dira, eta, Ezka ibaian behera, 12:30 aldera iritsiko dira herrira. Goizerako, hainbat jarduera prestatu dituzte: Aita Tomas Burgikoaren plazan, jolasak eta eskulangileen salmahaiak egongo dira; Almadiazainen pasealekuan, berriz, puzgarriak eta rokodromoa, goiz eta arratsaldez. Almadiaren Museoa ere irekita egongo da. Eguerditik aurrera, Erronkari gaztaren aurkezpena, bazkaria, Urrezko Almadiaren sari ematea eta euskal dantzen saioa egingo dituzte. DJ Bullek girotuko du gaua.

Almadiaren Eguna

Bihar, egun osoan, Burgin (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.