Aldekoak ez duela «euskara menperatzen» dio erredakzio kontseiluak

urtzi urkizu
2020ko urriaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EITBko zuzendari nagusi berria izendatuko dute gaur Eusko Legebiltzarrean: Andoni Aldekoa. EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin aterako da aurrera izendapena. Aurreko egunetan, izendapenagatik kritikak egin dituzte EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta LABek. «EITBko zuzendari berria ezin da Sabin Etxean erabaki», salatu du LAB sindikatuak. ETBko erredakzio kontseiluak, berriz, kontraesanezkotzat jo du euskal ikus-entzuleak erakartzeko ahaleginean ari den komunikabideko zuzendariak «euskara ez menperatzea». Telebistako kazetariak ordezkatzen dituen kontseiluaren arabera, euskal irrati eta telebista publikoak zuzenduko dituen pertsonak euskaraz jakitea «ezinbestekoa» da. «Zuzendari nagusiak menperatu egin behar ditu EITBk kanpora eta barrura begira erabiltzen dituen hizkuntzak».

Beste mota bateko kritika ere egin du ETBko erredakzio kontseiluak: «Komunikabide publiko bateko zuzendari nagusiak egiaztatutako esperientziadun eta prestigiozko profesionala izan beharko luke, eta, era berean, hedabidearen ezagutza sakona izan». Kontseiluaren arabera, hedabideei lotutako ibilbidea lehenetsi beharko litzateke, «profil politikoaren gainetik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.