Akordio bat sinatu dute BERRIAk eta Antxeta irratiak
DONOSTIA. BERRIAk eta Antxeta irratiak sustapen kanpainetarako publizitate trukea egingo dute. Akordioa sinatu zuten atzo bi hedabideek Andoainen (Gipuzkoa), eta horren arabera, AntxetakBerria FM podcast feminista emitituko du —Behe Bidasoko eta Hego Euskal Herriko hiriburuetako frekuentzietan entzungo da—. Balizko podcast berrietan ere elkarlanean aritzeko prest daudela adierazi dute bi aldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu