Agifes elkarteak Arantxa Iraola BERRIAko kazetariaren lan bat saritu du

urtzi urkizu
2015eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Agifes Buru Gaixotasuna Dutenen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak 2015eko Kazetariza eta Buru Osasuna sarien irabazleak hautatu ditu. Prentsa idatziaren alorrean, BERRIAn argitaratutako Hitzen zama arindu ezinik artikulua saritu dute. Alpeetan txikitutako hegazkinaren harira, komunikabideek buru osasunaren gaia nola jorratu zuten aztertu zuen Arantxa Iraola kazetariak. «Egokia iruditu zaigu, oso, komunikabide batek horrelako gogoeta jasotzea, psikiatra eta psikologo adituen iritziak zabalduz, eta arinegi eta, askotan, oker egiten diren lotura horiek goiburuetara ekartzeak dakartzan arriskuak eta kolektiboan dituen ondorioak ezagutaraziz», adierazi du epaimahaiak. Elkarteak nabarmendu du Iraolak buru osasunarekiko «sentsibilitate handia» erakutsi duela gaiaren inguruan landu dituen testu ugarietan. Iaz sari nagusia ez, baina aipamen berezia jaso zuen Iraolaren beste artikulu batek.

Telebista alorrari dagokion saria Goiena telebistaren Barruak astintzen dokumentalarentzat izan da —Arespaldiza proiektuaren inguruko lana—; irratiaren alorrean, Jose Manuel Camara Saez kazetaria saritu dute, RNEko Radio5 irratian egiten duen Mi gramo de locura elkarrizketa saioarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.