Emilio Lopez Adanek (Gasteiz, 1946) historian ETAn jarraituriko estrategia aztertu du eta liburu batean karrikaratu du berriki, Maiatz argitaletxearekin. Lan horretako ondorioak azalduko ditu gaur, arratsaldean, Hendaiako Mediatekan, edonori irekitako ekitaldian.
ETAko kide izan zen Adan 1960 eta 1970ko hamarkadetan, eta jarrera independentziazalea adierazi zuen V. asanblean. Azken urteotan, hainbat lan argitaratu ditu, batez ere euskal abertzaletasunaren inguruan. Oraingoan, ETAren estrategia armatuaren historiaz liburua osatu du.
Adanen arabera, ETAren estrategia armatua soberan egon da1980ko hamarkadaz geroztik. Independentzia, sozialismoa, Euskal Herri euskalduna eta batua lortzeko helburuak 1960ko hamarkadarako finkatuta zeudela dio. Erakundeak eginiko hautu estrategikoak aztertzen ditu egileak. Hautu horietan garrantzitsuenetako bat bonba-autoa erabiltzea dela uste du Adanek.Madrilekin negoziazio teknikoa egiteko aukera zaildu zenean hasi zen erakundea eraso-molde hori erabiltzen, eta, aldiberean, biktima zibilak eragingo zituela onartzen. Estrategia armatuak huts egin duela nabarmentzen du Adanek, baina azken urtean ezker abertzaleak gaitasuna erakutsi duela «ETAren porrota gainditzeko».
HITZALDIA
Noiz. Gaur, 18:00etan.
Non. Hendaiako (Lapurdi) Mediatekan.
Adan, ETAren estrategiaz
Emilio Lopez Adanek erakundearen historiaz idatzitako lanaren ondorioak azalduko ditu, gaur, Hendaian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu