Historia

Abuztuaren 31ko oroitzapeneko ekitaldiak, bihar Donostian

Jarduera guztietan bertaratutakoen sarrera kontrolatuko da

1813ko abuztuaren 31ko gertaera gogoratzeko argiak itzaltzen dituzte. BERRIA
Ane Markina Auzmendi.
2021eko abuztuaren 30a
17:10
Entzun

Aurten ere, 2020. urtean bezala abuztuaren 31ko oroitzapen ekitaldiek formatu txikia izango dute, eta barrualdean egingo dira jarduera guztiak.

Urtero hirian egiten zen antzezpen dramatizatua berriz ere kalean ikusi eta 1813ko abuztuaren 31n gertatutakoaren memoria bizirik mantentzeko, San Bizente eta Santa Maria elizen artean egiten den desfile zibikoa ikusteko itxaron egin beharko dute donostiarrek.

Hala ere, abuztuaren 31 egun “garrantzitsua” denez donostiarrentzat, Donostia Festak-ek  zenbait egun hartuko dituen egitarau bat prestatu du.Ekitaldi nagusiak bihar izango dira. Goizean, 11:30ean Elizkizun nagusia egingo da San Bizente elizan, Easo Araoz Gazte abesbatza, Udaleko txistulari taldea, dantzariak eta Josu Elberdin organojolea lagun dutela; eta Lore eskaintza 12:30ean. Arratsaldean, berriz, 19:00etan 1813ko Uda Hartan. Donostiako setioa hitzaldia izango da, J.M. Leclercq Saiz-en eskutik, Donostia Kulturak San Jeronimo kalean duen aretoan; 20:30ean, 1813an hirian bizitakoa oroitzeko kontzertua izango da San Bizente elizan, eta 21:30ean kanpai hotsak entzungo dira, herriko erdigunean.

Jarduera guztietan bertaratutakoen sarrera kontrolatuko da, gehieneko edukierara iritsi arte. Nahitaezkoa izango da maskararen erabilera, jarduera osoan zehar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.