Abuztuaren 28an egingo dute Glad is The Day jaialdia

Lukiek taldea izango da jaialdian. LUKIEK.
2022ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
MUSIKA. Hamasei artistak parte hartuko dute, abuztuaren 28an, Glad is The Day jaialdiaren seigarren aldian, Donostiako Kristinaenea parkean. 11:30ean hasi eta 20:30ean bukatuko da jaia, eta musikari hauek ariko dira: Lurrin, Teko Maisin, 22 Ewe, Adios Amores, Lukiek, Goxua'n Salsa, Queralt Lahoz eta Lie DetectorsAgertoki Nagusian izango dira, eta La Mia Mari, Hofe x 4:40, Ben Yart, Umami, Mbodj & Baba Syt, Trraaccaa, Juicy Bae eta Topanga Kiddo, berriz, Hondamen Sonikoa oholtzan. Egiako Kultur Etxeak eta Dabadaba nahiz Le Bukowski musika aretoek koordinatzen dute Glad is The Day, eta aurten Kutxa Kulturaren eta Tabakaleraren laguntza ere izango dute. Hain zuzen ere, kultura garaikidearen zentroan Musikagelak antolatutako emanaldi bat izango da bezperan. Egitasmoa 2016ko Europako kultur hiriburutzaren testuinguruan sortu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.