Azoka
Abereak eta euskal produktuak kaleetan
Bihar egingo dute, Leioan, (Bizkaia) 33. Abeltzaintza eta Nekazaritza azoka. Egitarau oparoa prestatu dute. Azokari hasiera eman ondoren, 11:00etan, Gure Ohiturak dantza taldeak emanaldia egingo du Bulebarrean. Ordu berean, Errekalde plazan, herri kirolak izango dira, Bizkaia Open txapelketako finalak, hain zuzen. 12:00etan, Idiazabalgo gazten txapelketa egingo da, ekoizle bizkaitarrentzat. Goiz osoan, abere erakustaldia, nekazaritza produktuen erakusketa, salmenta eta dastatzea egongo dira,Bulebarrean eta Errekalde plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu