Bilboko 97 irrati libreak bost urte beteko ditu, eta, hori ospatzeaz batera, estudio eta mahai berriak estreinatuko dituzte gaur. Inauguraziorako programazio berezia prestatu dute, egun osorako: Suelta la olla —Hala Bedirekin elkarlanean egiten dute— eta Zebrabidea—Arrosa sareak ekoizten du— magazinak 97 irratiko estudio berrian egingo dituzte; lehena 10:00etatik 13:00etara, eta bigarrena 16:00etatik 18:00etara. Zebrabidea amaitu bezain laster, inaugurazio jaia ospatuko dute, irratiko bazkideekin eta kolaboratzaileekin batera.
97 irratiak hemeretzi irratsaio propio ditu. Askotariko gaiak lantzen dituzte programa horietan. Era berean, Arrosa sarearen Zebrabidea eta Hala Bediren Hizpidea saioak emititzen ditu. 08:00etan hasi eta 23:00 arte betetzen dute programazioa.
Zorrik gabe
97 irratiko kideen kuotekin irauten du proiektuak. Gaur egun 90 kide dituzte, eta haien kuotari esker ordaintzen dituzte fakturak. «Ozta-ozta, baina 97 irratiak jarraitzen du erabat libre izaten, eta zorrik gabe», esan dute irratiko kideek. «Ezinbestekotzat» jo dute estudioaren hobekuntza egitea. «Ez dugu irratia zorpetu edo hipotekatu nahi izan», gaineratu dute.
97 irratiaren estudio berria inauguratuko dute gaur, saio bereziekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu