85 kantari, Oskorri abesteko

Bi orduko kontzertua egingo dute gaur Alduden, Natxo de Feliperen taldearen kantuak ospatzeko

Iaz Imanol Lartzabal kantariari eskaini zioten jaialdia. Irudian, hainbat lagun kantari. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Urtero egiten dute Kantatuz jaialdia, eta, aurtengoa, zortzigarrena da. Euskal Herriko kantutegiko sortzaile bat aukeratzen dute, haren abesti klasikoenak abestuz, omenaldia egiteko. Oraingoan Oskorriren musika ekarriko dute oholtzara. Iazkoan jende asko inguratu zenez, aurten bi saio egitea erabaki dute. Atzo egin zuten aurtengo lehena, eta gaur egingo dute azkena, Alduden (Nafarroa Beherea).

Manex Pagola omendu zuten lehenengo jaialdian. Gero, Etxamendi Larralde, Michel Labegerie, Xalbador, Xabier Lete, Pier Paul Berzaitz eta Imanol.

Oskorriri eskainiriko emanaldian 85 kantari elkartuko dituzte: Izarrak, Lauburu, Aire ahizpak, Xendarineko ahizpak, Aurelie Amaia eta Leire, Guy Saldubehere eta Jakes Erramouspe, Mathilde Etxebarren, Magali Zubilaga, Mindegi talde berria, Bankarrak, Astezkenekoak, Kantiruki, Maitena Monaco, Maitena Goikoechea, Erramun Martikorena Amaia Riouspeyrous eta Thierry Bizkarri.

Natxo de Felipe bera gonbidatu dute emanaldira. Horrez gain, eskolako haurrak ere kantari jarriko dituzte.

Antolatzaileek agindu dutenez, ikuskizunak bi ordu eskas iraungo du, «ez gehiago».

'OSKORRI KANTATUZ' EMANALDIA

Non. Aldudeko elizan (Nafarroa Beherea).

Noiz. Gaur, 16:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.