Saltillo belaontziak udako kosteren ibilaldiari ekingo dio bihar. Aurreko urteetan bezala, aurten ere hiru ibilaldi egingo ditu. Lehenengoa Pasaiako portutik aterako da Aviles udalerri aldera (Asturias). Hala, Asturiasko kostaldea zeharkatuko du ondoren. Abuztuaren 22an hasiko da ontziaren bigarren ibilaldia. Horretan Euskal Herriko kostaldea zeharkatu eta zenbait herritan egingo du geldialdia Santurtziko portutik atera ostean. Azkenik,irailaren 24an Frantzia aldera abiatuko da Saltillo belaontzia, La Rochellera, hango saloi nautikoan parte hartzera.
Mikel Lejarza izango da ontziko kapitaina. Lejarzarekin batera, EHUko hamalau ikaslek ekingo diote abenturari. Ikasleek nabigazio praktikak egingo dituzte.
Ontziak geldialdiak egingo ditu. Besteak beste, Lekeitio, Getaria eta Bermeoko portuan bisitatu ahal izango da. Egitasmo horren helburuak euskal portuak eta itsas aktibitateak sustatzea, belaontziaren historia ezagutaraztea eta ikasleek praktikak egitea izango dira nagusiki.
Ontzi historiaduna
Laurogei urte baino gehiago daramatza Saltillo belaontziak hainbat itsaso zeharkatzen. 1934an, ontzia eraiki eta bi urte geroago, Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak erosi zuen. Urteetan zehar, errege-erreginen familiari utzi zion. Horren ostean, nautika eta itsas makineria goi eskolari oparitu zion. 1998an zaharberritu ostean, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleentzako eskola ontzia bilakatu zen.
Gerizpean
80 urtez nabigatzen
Hiru ibilaldi egingo ditu aurten 'Saltillo' belaontziak uztailetik aurrera. Bihar Pasaiatik abiatuko da

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu