778ko gudua gogoan

Orreagako gudua oroituko dute bihar, Orreagan. VIII. mendeko gertakari hori ezagutaraztea eta orainaldira ekartzea da helburua

2016ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Bihar, 778ko gertakariak gogoraraziko dituzte Etxabarrengoa kultur elkarteak eta Orreaga fundazioak, Orreagan (Nafarroa). Ekitaldi nagusia eguerdian izango den arren, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

778. urtean, Karlomagnoren tropek Iruñea suntsitu zuten, Zaragozako musulmanen aurka borrokatu ostean; handik egun gutxira, euskaldunek mendekua hartu zuten Orreagan, frankoen soldaduak garaituta. Orreagako gudua oroitzen den 19. urtea da aurtengoa. «Garai hartako gertakariak oroitzea, ezagutaraztea eta gaurkotasun soziopolitikoan ezartzea dira ekitaldiaren helburuak», antolatzaileen hitzetan.

Aurizberrin (Nafarroa) hasiko dira ekintzak, 10:00etan. Handikmendi martxan abiatuko dira parte hartzaileak Orreagara. 12:00etan, Orreagako batailari omenaldia eta lore eskaintza egingo diote. 13:30ean, bigarren omenaldi bat egingo diote Ibañetako lepoan. Han, 778an gertatutakoa gogoraraziko eta aldarrikatuko dute. Guduan eroritako euskaldunak omenduko dituzte, eta plaka bat jarriko dute, historia berridazteko.

Urtero, Euskal Herriko historiarekin edo kulturarekin erlazionatutako lagun batek idazten du aldarria; bihar, Beñi Agirre historialariak hartuko du hitza. Gero, 15:00etan, herri bazkaria egingo dute, Garraldan. Nafarroako Erresumako Eneko Aritza erregearen aldarrikapenarekin amaituko dute biharko ekitaldia, 21:30ean, Orreagan.

Tokiko baliabideak erabilita osatu dute egitaraua Etxabarrengoa kultur elkarteak eta Orreaga fundazioak, eskualdeko hainbat eragile eta Ibañeta 778 lantaldearekin batera; bertakoek hartu dute parte ekitaldien prestaketan.

Orreaga gudua gogoratzea

Bihar, 10:00etan hasita, Aurizberrin (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.