Jokoak

50 emakume historiko bilatu beharko dira Martxoaren 8an Berbaxerkan

Eskola liburuetako sexu arrakala murrizteko helburuz, jokalariek Euskal Herriko 25 emakume eta nazioarteko beste 25 bilatu beharko dituzte.

Berbaxerka jokoaren fotograma bat.
Oihane Puertas ONA
2022ko martxoaren 7a
15:43
Entzun

Martxoaren 8rako egitasmo «berezia» prestatu du Berbaxerka jokoak: jokalariek 50 emakume historiko bilatu beharko dituzte gaur abaraskan. Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Berbaxerkaren egileek «ekarpen txiki bat» egin nahi izan dute, eskola liburuetako sexu arrakala murrizteko helburuz.

Gaur, beraz, jokalariek Euskal Herriko 25 emakume eta nazioarteko beste 25 bilatu beharko dituzte. Egileek azaldu dutenez, laguntza behar izanez gero, pertsona historiko horiei buruzko pistak ere emango dituzte. Izan ere, Berbaxerkak abaraska moduko bat du oinarrian; erdian letra bat nabarmentzen da, eta, hori erabilita, jokalariek euskarazko ahalik eta hitz gehien sortu behar dituzte, inguruko letren laguntzaz. Egunero aldatzen dira abaraskako letrak.

Urtarrilaren 6an agertu zen lehenengoz Berbaxerka, eta bat-bateko arrakasta lortu zuen egun gutxitan. Euskal Herrian eta Katalunian sortu zuten jokoa; Marc Font informatikariaren eta Gorka Salces irakaslearen artean. Kataluniako Paraulogic jokoaren euskarazko bertsioa da, baina jokoaren jatorrizko bertsioa AEBetako Spelling Bee da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.