4.700 lagun bildu ditu Erriberriko Antzerki Jaialdiak

Marta Poveda eta Aitana Sanchez Gijon, Malvivir obran, Erriberrin. VILLAR LOPEZ / EFE.
2022ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
ARTE ESZENIKOAK. Joan den igandean amaitu zen Erriberriko 23. Antzerki Jaialdia, eta, antolatzaileek nabarmendu dutenez, ikusleek harrera «bikaina» egin zieten programatutako antzezlanei. Denera, 4.720 lagun bildu ziren agertokietan, eta Tafallakoa zein Beirekoa (Nafarroa) «indartu» egin dira aurten. Hainbat saiotan eserleku guztiak bete ziren, gainera, hala nola La casa cuartel de Bernarda Alba, A que limpan, Malvivir, La melancolía del turista, La Reina del Arga eta Maña obren emanaldietan.

Hala, balantze «oso positiboa» egin dute aurten festibalaren zuzendaritza hartu duten Ane Pikazak eta Maria Goirizelaiak. Haien esanetan, «jaialdiak berriro ere begirada fresko eta konprometitu batez blaitu ditu Erriberriko kaleak». Halaber, genero berdintasuna, gai sozialak, dramaturgia berriak, belaunaldiartekotasuna eta dibertsitatea «gakotzat» jo dituzte urte «handi bat» ixteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.