Asier Bolaños
«31 egunek asko dirudite, baina labur gelditzen dira»
« Ni jzioquitar izan nintzen, eta azken hiru urteetan xerpa etorri naiz; biak dira ederrak, baina oso ezberdinak. Lanera zatoz, eta artzain lanak egin behar dira [kar, kar]. 31 egunek askorako ematen dute, baina azkenean labur gelditzen dira. Maulera oinez itzultzea eskainiko baligute, gehienok onartuko genuke. Euskarabenturak nire egunerokotasunean bizi nahi ditudan plazer txikiak asetzen dizkit. Lehen egunak dira politenak, ikusten duzunean nola finkatzen diren lagun taldeak, nola doazen gustura egoten, lotsa kentzen, beldurrak uxatzen...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu