Egunean Behin sakelako telefonoetarako jokoak eta haren arduradunek erakutsi izan dute jokoa eramangarria dela, eta zuzeneko partidak antola ditzaketela. Egunean Behin kalera eraman zuten herenegun: zuzeneko eta aldibereko partida jokatu zuten Donostian, Bulebarreko kioskoan, Korrika bukatu eta gero. 320 lagun inguruk parte hartu zuten, Antton Telleria Gaztea irratiko esatariak kioskotik gidatutako saioan.
Hiru txanda jokatu zituzten, eta Alba Estrada izan zen irabazlea. 520 puntu lortu zituen, eta entzungailu batzuk irabazi zituen. Parte hartzaileen artean beste entzungailu batzuk zozkatu zituzten, eta Ramon Iturrikastillori egokitu zitzaizkion.
300 lagunetik gora Korrikaren amaierako lehian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu