Eguzki irratiak 30 urte bete zituen 2012ko abenduaren 15ean. Hiru hamarkada horiek ospatzeko, irratia dokumental bat grabatzen ari dira, eta nahiz eta oraindik izenburu ofizialik ez izan, apirilaren lehen egunetarako amaitzea espero dute. Dokumentalean hedabidearen ibilbide historikoa aztertuko dute. Proiektuaren azken emaitza ikusi ahal izateko, ordea, antolatzaileek herritarren parte hartzea —argazkiak, audioak edo bideoak aurkeztuz— eta laguntza ekonomikoa ezinbestekotzat jo dute. Eguzki irratiak gaur egun ez du Nafarroako Gobernuaren lizentziarik.
Iruñeko irratiak, beraz, dokumentalarekin borobilduko du 30. urteurrena, azken hilabeteotan hainbat ekitaldi antolatu baitituzte horren harira. Urteurrenaren egunean, adibidez, kalejira, herri brindisa eta afaria antolatu zuten Iruñeko Nabarreria kalean zehar Eguzki irratiaren 30 urteak ospatzeko.
Eguzki irratiak helbide elektroniko bat jarri du eskuragarri azken egunotan, herritarrek dituzten dokumentu zein materiala bidali ahal izateko: [email protected] .
Komunikazioa
30. urteurrena ospatzeko, dokumental bat egingo du Eguzki irratiak
Ikus-entzunezkoaren finantzaketa aurrera eramateko, herritarren babesa eskatu dute antolatzaileek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu