Komunikazioa

24 orduko lanuztea, Radio Vitoriako kaleratzeak salatzeko

Donostia
2013ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Radio Vitoriako langileek 24 orduko lanuztea egin zuten atzo, EITBk hainbat lankide kaleratzeko asmoa duela salatzeko.

Irratiak ez zuen zerbitzu minimorik eskaini egun osoan; musika baino ez zen egon entzungai 24 orduetan.

Hiriko udaletxe eta diputazioaren aurrean protestak egin ostean, parlamentuan amai- tu zen protestaldia, EITBko zuzendari Maite Iturbe bertan zegoela aprobetxatuz. Iturbek bertan adierazi zuen ez direla hamar langile kaleratuko, lau baizik.

Legebiltzarraren atarian, Radio Euskadiko laginleek bat egin zuten, lau orduko lanuzte bat eginda, baita EITBren webgunea kudeatzen duen M4Fko langileek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.