ZINEMA. Abuztuaren 30etik irailaren 9ra egingo dute Veneziako 80. Zinemaldia, eta antolatzaileek atzo eman zuten egitarauaren berri. Edoardo de Angelis zinemagile italiarraren Comandante-ren emanaldiarekin abiatuko da sail ofiziala.
Horrez gainera, honako hauek dira, besteak beste, Urrezko Lehoia irabazteko lehian izango diren filmak: El conde (Pablo Larrain), Memory (Michel Franco), Maestro (Bradley Cooper), Priscilla (Sofia Coppola), Evil does not exist (Ryusuke Hamaguchi) eta Poor Things (Yorgos Lanthimos).
Damien Chazelle zinemagile estatubatuarra izango da epaimahai ofizialeko buru, eta, harekin batera, Jane Campion, Mia Hansen-Love, Laura Poitras, Martin McDonagh, Saleh Bakri, Gabriele Mainetti, Santiago Mitre eta Shu Qi arduratuko dira sariak erabakitzeaz.
23 film lehiatuko dira Veneziako 80. Zinemaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu