2024an ez atzentzeko BERRIAren bost ikus-entzunezko landu

BERRIAren ikus-entzunezkoen taldeak era askotako lanak egiten ditu, baina lantaldeak berak bost dokumental hauek aukeratu ditu, 2024aren laburpen gisa.

2024KO BERRIAREN BIDEOAK
mikel p ansa
2025eko urtarrilaren 2a
05:00
Entzun

BERRIAren ikus-entzunezkoen taldeak era askotako lanak egiten ditu: azalpen bideo laburrak, bideo bertikalak, dokumental landuak, aktualitatearen gakoak emateko bideoak, zuzeneko emankizunak, podcastak... 2024an ere etenik gabeko jarduna izan du taldeak: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei gertutik erreparatu die, Olinpiar Jokoak Paristik bertatik erakutsi ditu, 23. Korrikarekin batera ibili da Euskal Herrian barrena, Espainiako Koparen finalak kontatu ditu bertatik... Eta horiez guztiez gainera, eta ohiko podcast eskaintzaz aparte, Ezer ez eta festa podcast berria aireratu du 2024an.

Lan horien guztien artean, 2024ko lanaren eta urteko gertakari esanguratsu batzuen erakusgarri diren bost dokumental landu hautatu ditu taldeak berak.

 

Norberaren opera

Ines Osinagak Badon opera sortu zuen 23. Korrikarako, eta hari horretatik abiatuta ondu zuen BERRIAko ikus-entzunezkoen taldeak 23 minutuko dokumental hau. Osinagaren bizipenak eta bost euskara ikasleren lekukotasunak biltzen ditu Norberaren opera lanak:

 

 

Gidatzeko beste modu bat

Azkeneko urtean gidaritza postuak hartu dituzten lau emakume elkartu zituen Gipuzkoako Hitza-k iaz: Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia, Amagoia Mujika BERRIAko zuzendaria, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia eta Nekane Artola Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakaria. BERRIAren ikus-entzunezkoen taldeak hamasei minutuko dokumental hau ondu zuen topaketa harekin:

 

 

Guztia gertatu bitartean

Atef Abu Saif urrian iritsi zen Euskal Herrira. Gazako egunerokoa liburuaren euskarazko itzulpena —BERRIAk, Jakin-ek eta Elkarrek argitaratua— aurkeztu zuen, eta Israel Gaza suntsitzeko egiten ari den erasoaren berri eman zuen, aurrez aurreko ugaritan. BERRIAren ikus-entzunezkoen taldeak hamabi minutuko bideo honetan elkarrizketatu zuen Abu Saif, eta Euskal Herrira egin zuen bisita laburtu:

 

 

Gure musika fauna

Badok euskal musikaren atariak hamabost urte bete ditu 2024an, eta urteurrena ospatzekoGure musika fauna proiektua abiatu zuen. Proiektu horren harira, 29 minutuko dokumental hau ekoiztu zuen BERRIAko ikus-entzunezkoen taldeak, Amets Aranguren, Odei Barroso eta Miren Narbaiza musikariak elkarrizketatuta. Euskal musikaren gaurko ertz eta ñabardura ugariez aritu ziren:

 


«Muturretatik» itzuli dira

Mitoaroa ikuskizuna antolatu du Zetak taldeak 2025eko urtarrilaren 3rako eta 4rako, eta 30.000 pertsonaren aurrean arituko dira, Iruñean. Erramun Martikorena eta Pello Reparaz elkartu zituen BERRIAk ikuskizun horren aitzakian, Itzulera kantari tiraka musikaz solastatzeko. Elkarrizketa horrekin 24 minutuko dokumental hau osatu zuen BERRIAren ikus-entzunezkoen taldeak:

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.